Dokumentuaren akzioak
‘Aurresku zaharra’ biziberritu dute
Euskal Jai eguna bezperatik hasi dira girotzen. Aurresku zaharra dantzatu zuteneko mendeurrenaren harira, dantza ekitaldi hura gogora ekarri dute Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri taldeek. 1912ko janzkeran eta estetikan oinarritutako jantzian soinean, Lege Zaharren enparantzatik 30 bikote atera dira desfilean, txitularien atzetik. Kale Nagusitik Musika Plazara iritsi dira, eta bertan, kiosko aurrean, garaiko dantzaldia eskaini dute. Ekitaldiak herritar ugari bildu du, hasieratik bukaerara arte; Musika Plazan ikuslez bete da. Ikusmin handia zegoen, eta dantzariek maisuki interpretatu dituzte garaiko pauso nahiz mugimunduak.
Dokumentuaren akzioak