Dokumentuaren akzioak
2017ko maskarada Ezpeizetik Ürrüstoira
2017ko Xiberoko maskaradak, Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteek emanen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamabost bat agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 22an iraganen da Ezpeizen eta azkena apirilaren 30ean Ürrüstoi-en. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.
Xiberoko Jauna elkarteko kideek dute aurtengo maskarada aurkeztuko, hots Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikileko gazteek.
Egitaraua
- Urtarrilaren 22a, igandea: Ezpeize
- Urtarrilaren 29a, igandea: Gotaine
- Otsailaren 5a, igandea: Altzai-Lakarri
- Otsailaren 12a, igandea: Altzürükü
- Otsailaren 19a, igandea: Müskildi
- Otsailaren 26a, igandea: Pagola
- Martxoaren 4a, larunbata: Maule
- Martxoaren 11a, larunbata: Idauze
- Martxoaren 18a, larunbata: Iruri-Zalgize
- Martxoaren 26a, igandea: Urdiñarbe
- Apirilaren 2a, igandea: Larraine
- Apirilaren 9a, igandea: Hoki
- Apirilaren 16a, igandea: Barkoxe
- Apirilaren 23a, igandea: Gamere
- Apirilaren 30a, igandea: Ürrüstoi
Errejenta : Allande Davant
Dantza irakaslea : Margot Fauri
Xehetasunak
- Xiberoko Turisma bülegoa : 05 59 28 02 37 / 05 59 28 51 28 - www.soule-xiberoa.fr
- Egitaraua dantzan.eus webgunean
- Xiberoko Maskaradak
Maskarada Gamere-Zihigan 2015ean - Argazkia : Séverine Dabadie
Dokumentuaren akzioak