Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (IV): dantzaldiaren amaieran, Arin Arin, milonga eta rumbaren arteko fusioa

Dokumentuaren akzioak

2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (IV): dantzaldiaren amaieran, Arin Arin, milonga eta rumbaren arteko fusioa

Hogeita hamar dantza talde oholtzagaineratu ziren joan den larunbatean 2017ko San Nicolaseko Euskal Aste Nazionaleko Gaualdia.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
San Nicolas, Argentina
Mota
Albistea
Data
2017/11/16
Lotura
Euskalkultura.com

Baina ez ziren guztiak euskal kolektibitatekoak; izan ere, Kataluniarekiko adiskidetasuna adierazteko, La Platako Kataluniar Etxeko dantzariak gonbidatu zituzten antolatzaileek Euskal Asteko dantza emanaldi nagusiko parte izateko. Lehenengo parte tradizionalagoaren ondotik, ikuskizunaren bigarren zatian koreografia modernoagoak aurkeztu zituzten taldeek.

Argentina osoko dantzariak eta Txileko talde gonbidatua aritu dira aurten Euskal Asteko dantza erakusketa nagusian. Aitor Alava koordinatzaile, bi zatitan antolatu zen ikuskizuna. Lehenengo blokean dantza tradizionalagoak taularatu zituzten taldeek; bigarrenean, berriz, taldeek pauso tradizionaletan oinarritutako koreografia modernoagoak eskaini zituzten. Estilo eta jatorri ezberdinak batzeko helburuarekin, Arin Arin, milonga eta rumba nahasten dituen ‘Iratxoak Munduan’ aurkeztu zuen talde anfitrioiak Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko lagunekin.

Aipatzeko nobedade izan ziren, beraz, larunbateko emanaldian bere debuta egin zuela Txilek Euskal Aste Nazionaleko Dantzaldian. Santiagoko Euzko Etxeko dantzariak ‘Hator Hator’ dantzarekin iritsi ziren lehen aldiz Andeen isurialde honetako Euskal Astera. Eta ezohiko beste partaidetza; antolatzaileek gonbidaturik, La Platako Herrialde Katalanetako Etxea oholtzara igo baitzen, ‘estelada’ edo izarduna lagun dantzatuz.

Hona larunbateko Dantza Emanaldiaren bigarren zatiko Argazki Galeria:

Dokumentuaren akzioak