Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (eta V): Dantzarien kabalkada eta amaiera-bazkaria; 2018an Mar del Plata

Dokumentuaren akzioak

2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (eta V): Dantzarien kabalkada eta amaiera-bazkaria; 2018an Mar del Plata

Eguraldia lagun, dantza ikuskizun ederra oparitu zioten euskaldunek San Nicolaseko herri osoari igande goizean. Goiz eguzkitsuan, euskal –eta argentinar– dantzak, euskal musika tresnen soinuak eta batez ere ikurrinaren koloreak sendo nabarmendu ziren Mitre Plaza ingurukoetan. Bazkaria bukatuta, aurtengoz agur esatea baino ez. Eta Damian Cebey lehendakariari egokitu zitzaion izan agurtzeko eta hurrengo Euskal Asterako gonbitea luzatzeko ohorea. Hona 2017ko Euskal Aste Nazionalaren azken kronika.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
San Nicolas, Argentina
Mota
Albistea
Data
2017/11/17
Lotura
Euskalkultura.com

Txukun baino txukunagoa izan da 2017ko Euskal Astea eta hori ez da batere marka txarra hain erronka handiari aurre egin dioten antolatzaileentzat. Igande goizean, meza ostean eta festaren bukaerako ordu gutxi geratzen zirenean, nicolastarren azken omenaldia Mitre Plazan dagoen haritzaren aurrean. Gernikako Arbolaren kimuaren inguruan landare berriak landatu zituen Damian Cebeyk Euzkal Etxea-ko beste zenbait kiderekin batera.

Plaza Dantzetan, azken urte hauetako ohitura bati jarraituz, Ezpata Dantza, Lore Uztaiak, Uztai Txikiena eta San Migel euskal dantzak dantzatzeaz gain bi ‘Chacarera’ eskaini zizkioten taldeek publikoari: Baietz taldearena lehenengo, ondoren Nestor Garnicarena.

Igandeko bazkariak, ‘oturuntza’ izenarekin ezagutzen denak, eman zion amaiera astebeteko jaialdiari. Bazkariaren baitan, Euskal Aste Nazionaleko aldizkariak banatu ziren eta Euskal Herritik etorritako agintariek adio esan zuten datorren urtean Mar del Platako Euskal Astean ere izango direla esanez.


[2017ko Plaza Dantzak]

Dokumentuaren akzioak