Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 2014ko hiru pastoraletako egileak elkartuko dituen solasaldia Baionan

Dokumentuaren akzioak

2014ko hiru pastoraletako egileak elkartuko dituen solasaldia Baionan

2014a pastoral urtea izan da zalantzarik gabe, hiru antzezlan aurkeztu baitira. Kantitateari begiratzeaz gain berritasunak ere ekarri ditu urteak. Pier-Paul Berzaitzen eskutik heldu den "Petti Buhame" ofizialaz gain, Jean-Mixel Bedaxagarrek "Akitaniako Alienor Trajeria" emazteen pastorala egin du, eta berritasun nagusia kostaldean egin den "Gerezien denbora" izan dugu, Itxaro Borda idazlearen eskutik. Gai horren jorratzeko "2014: hiru pastoralen urtea" izenburupean topaketa antolatu du Euskal Kultur Erakundeak. Urriaren 10ean Baionako mediatekan hiru obretako idazleak elkartuko dira horren inguruan solasteko.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/10/08
Lotura
Kazeta.info

 2014 urtean urte oparoa izan da pastoralentzat. Ez bat, ez bi, baizik eta hiru pastoral ikusteko parada izan da. ?Udaberrian Maulen, Jean Mixel Bedaxagarren "Akitaniako Alienor Trajeria" aurkeztua izan da, uda hasieran Baionan Itxaro Bordak idatzitako "Gerezien Denbora", eta azkenik Garindaineko "Petti Buhame" Pier-Paul Berzaitzek idatzia.

Euskal Kultur Erakundeak hiru idazleak topaketa hortara gomitatuko ditu antzezlan berezi honetaz haien ikuspundu propioa parteka dezaten. Idazle, kazetari eta Maiatz argitaletxearen arduraduna den Luzien Etxezaharretak solasaldia animatuko du.

Hitzordua Bilketa sareak, Euskal Kultur Erakundeak eta Baionako Mediatekak euskaraz irakurtzeko eta erabilera sustatzeko antolatzen dute, Irakur! zikloaren karietara.

Sartzea dohainik da eta topaketa euskaraz iraganen da bat-bateko itzulpenarekin frantsesera.

http://www.kazeta.eus/uploads/2014/10/etx_140727_942344.jpg

Garindainen 2014ean egin den "Petti Buhame" pastorala. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

Dokumentuaren akzioak