Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 2012ko Maskaradak Gamere-Zihigako herritik abiatuko dira

Dokumentuaren akzioak

2012ko Maskaradak Gamere-Zihigako herritik abiatuko dira

Komunikabidea
kazeta.info
Tokia
Gamere-Zihiga
Mota
Albistea
Data
2011/04/22

Hamar urte iragan dira Gamere-Zihigako herriak azkenaldian Maskarada antolatu zuenetik. Nunbait, 30 urtepekoek besta eta ikuskizun horren giroa senditu nahi zuten berriz ere herrian eta bilera batzuk egin zituzte ideaz mintzatzeko. Helduer galdetu eta horien arrapostua jaso bezain fite mahaigainean jarri dute parioa: heldu den urteko Maskaradak Gamere-Zihigatik abiatuko dira.

"Eskola zerraturik dugu eta guk nahi dugu erakutsi oraino bagirela gazteak herrian eta gai girela zerbait egiteko", azaldu dio Xiberoko Botza irratiari Mathieu Tauzin gazteak.

20 bat apartamendu berri egin dituzte herrian eta horri esker gazteak herrian segitzeko parada badute. Alta, ikasketak edo lana egiteko herritik kanpo joan behar dute. Hala eta guztiz ere, Gamere-Zihigak bizirik segitzeko duen nahikeria azpimarratu nahi dute Maskaradak antolatuz.

30 bat gazte, neska zein mutilak, bildu dira. Oraino kargu zatikatzea ez dute egin eta hemendik hiru-lau hilabetetara zehaztuko dute mustraken egutegia. Izan ere, dantzak prestatzen hasiak badira. Tauzin-ek zehaztu duenez, horrendako "Alain Coyosen laguntza" jaso dute.

Goizegi da, bista dena, zointzu diren Gamere-Zihigako gazteek korrituko dituzten plazak zehazteko. "Hamar bat emanaldi bederen" iragarri dituzte.


2007an Elizagarai Pastolara egin zuten herrian, baina 10 urte iragan dira azken aldian Maskaradak antolatu zituztenetik. Gaizka IROZ argazkia.

Dokumentuaren akzioak