Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 2004ko kintoak egubakoitzetik domekara arte aritu dira kantu-eskean Aretxabaletan

Dokumentuaren akzioak

2004ko kintoak egubakoitzetik domekara arte aritu dira kantu-eskean Aretxabaletan

Egilea
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2023/02/05
Lotura
Goiena

Egubakoitzean hasi ziren Santa Ageda koplak abesten, ikastetxeetan eta enpresetan. Atzo, berriz, baserrietara joan ziren; baina gaur dute egun handia, kaleetan kantuan aritu ostean, lehen dantza saioa egingo baitute plazan.

Jakinarazi dutenez, "urduri" daude une horretarako, eta, gainera, domeka izanik, nabari da azken egunetako nekea ere. Hala ere, prest daude arratsalderako, herritarrak zain izango baitituzte. 19:00etan izango da saioa, Herriko Plazan, baina inauteriak bitartera arte, domekero egingo dute.

Dokumentuaren akzioak