Dokumentuaren akzioak
200 pertsona inguru bildu ziren plazan haur jokuak eta Dantza Soka ikustera
Atzo, larunbata, herriko haurrek goizeko 11:30etatik aurrera beraientzako prestatutako jokuetan parte hartu zuten. Joku nagusia herrian zehar egin zuten pista-jokua izan zen. Azkenean, haurrek ostatutako hiru taldeek probak guztiak gainditu zituzten eta opariak aurkitu zituzten.
Arratsaldeko 13:00etan Oilasko jokuari eman zitzaion hasiera. Herriko zaharrek orain dela urte askotatik ezagutzen duten jokua da eta, gaur egun, herriko gazte eta helduek parte hartzen dute.
Parte hartzaileek ezpatarekin dantzatzen dute musikaren doinuari jarraituz, dantzaldia herriko plazan amaitzen da. Aurten berrehun pertsona inguru hurbildu ziren ekitaldi hau ikusteko.
Dantza-soka
Aurtengoa bigarren aldia da Adunako gazteek Dantza-soka dantzatzen dutela, 1968 urtean ohitura galdu zenetik. 2004 urtean berreskuratu zen ohitura. Oraingo honetan 12 mutik izan ziren dantzatu zutenak. Plazan bildutako jendeak txalo ugarirekin agurtu zituzten herriko gazteak dantzaren amaieran.
Gaur igandea, 10:45etan herri krosa egongo da. Jarraian, 12:00etan sagardo dastaketa eta 14:00etan txekor jatea. Arratsaldean, 18:00etan
Toka herrikoia eta 21:00etan txekor jateko afaria. Tolosako Iraunkorrak txarangak alaituko du afaria.
Abuztuak 15 astelehena, goizeko 7:00etan diana eta 12:00etab humeen dantza. Ondoren, 12:30etan, Axeri dantza. Arratsaldean, 18:00etan, Herri kirolak eta ondoren, Adunako III. Txerriatloia.
Gaueko 22:00etan, herriko frontoian esku pelota partiduak egongo dira. Jubeniletan Iraola eta Legarreta, Zabala eta Leundaren aurka arituko dira.
Afizionatuetan, berriz, Elurbe eta Oteiza, Olazaal eta Zapirainen aurka. Pelota partiduak amaitutakoan, dantzaldia egongo da Nekin taldearen eskutik.
Dokumentuaren akzioak