Dokumentuaren akzioak
200 bat dantzarik hartuko dute parte ‘Biraka bizi’ dantza jaialdian, baina publikorik gabe
Biraka dantza eskolakoek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute barikuan, ekainaren 18an, Elgoibarko Herriko Antzokian. Biraka bizi izena jarri diote aurtengoari, urte gogorra izan arren, gure ondotik joan direnak gogoan izanda bizitza ospatzeko ekitaldia izan nahi duelako.
Covid-19a dela eta, publikorik gabe egingo dute jaialdia, eta bideoan grabatuko dute dantzaldia, gero familiek ikus dezaten. Jaialdia ez da urtero modukoa izango, eta jende pilaketak sahiesteko, hiru taldetan banatuko dute dantzaldia. Hasiberriak igoko dira oholtzara lehenengo, eta haiek amaitutakoan eserlekuak desinfektatuko dituzte, dantzari txikiak sartzeko. Gauza bera egingo dute bigarren taldeak amaitzen duenean, eta nagusiek dantzatuko dute azken. 5 eta 20 urte arteko 200 bat dantzarik hartuko dute parte guztira.
Dokumentuaren akzioak