Besaide Dantza Taldeak 55 urte bete ditu dagoeneko, eta urteurren berezi hori ospatzeko, egun osoko jaialdia egin zuten joan zen zapatuan. Urteotan dantza taldetik pasatutako 200 bat dantzarik parte hartu zuten dantza taldearen jaialdian, eta "giro paregabean" ibili ziren. Goizean dantza saioa egin zuten frontoian, eta, gero, herri bazkarian batu ziren denak, gaur egun dabiltzan dantzariak eta Besaiden lehenago ibilitakoak. Arratsaldean, herriko tabernetatik poteoan ibili ziren, Gorka Valdes trikitilariagaz.
Gaur egun, 60 bat haur dabiltza euskal dantzak ikasten Besaide Dantza Taldean, hamar bat begiralegaz.