Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 20 urte psikodantzan murgilduta Verdini taldearekin

Dokumentuaren akzioak

20 urte psikodantzan murgilduta Verdini taldearekin

Verdini urritasun intelektuala duten dantzariek osatzen dute eta egun Europako psikodantza talderik onena da. Larunbatean 20. urteurreneko ikuskizuna aurkeztuko dute Victoria Eugenian.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2013/01/09
Lotura
Eitb

Verdini dantza taldeak 20 urte bete ditu eta gala berezia egingo du larunbatean Donostiako Victoria Eugenian. Verdini urritasun intelektuala duten dantzariek osatzen dute eta egun Europako psikodantza talderik onena da.

Verdini dantza taldekoak irribartsu azaldu dira 20. urteurreneko Zu Zeu galaren aurkezpenean. Ospakizunak bi zati izango ditu, publiko zabalari zuzenduta dago.

Verdini Proiektua duela 20 urte sortu zen eta duela 12 hasi zen jende aurreko emanaldiekin Bost dantzarirekin hasi ziren eta 30 ditu egun.

Isabel Verdinik abiarazi zuen dantza taldea bere iloba Down sindromearekin jaio eta gero. Inork ez zuen uste honetara iritsiko zirenik baina Euskadin aitzindariak dira psikodantzan eta Europan onenak:

"Gure indarra" izan zen lehen ikuskizuna eta gerora etorri ziren nahi nuena, bihotzetik, ilunpetik, argira eta dantzaria nahiz.

Zu Zeu gala bakarra eta magiaz betetako ikuskizuna izango dela aurreratu dute. Larunbatean, Donostiako Victoria Eugenian.

 

Dokumentuaren akzioak