Dokumentuaren akzioak
20 ikuskizun, Break on Stage kale kulturaren jaialdian
Martxoaren 25ean egingo dute jaialdia, Bilbao Arena pabiloian, eta ehun artistak baino gehiagok hartuko dute parte.
Egun horretan, “breakdance eszenikoa” atalean, Europan mailarik onena duten lau talde arituko dira lehian: Fantastic Armada (Paris), Flavor Kingz (Erroma), Team Versus (Zaragoza) eta Feel The Sound (Bilbo). Bost euskal talde gehiago arituko dira bertan: Hop Family (Bilbo), Bamboo (Donostia), Legacy Breath (Iruñea), The Jungle (Bilbo) eta Dale Al Play (Trapagaran).
Kirolari dagokionez, 5 gidari profesionalek BMX bizikletekin jauziak egingo dituzte agertokiaren ondoan jarriko duten arrapala erraldoian, eta parkourrak ere izango du bere tokia, kirol hori egiteko beren-beregi diseinatutako moduluen zirkuitua prestatuko baitute. Bost euskal kirolari gazte izango dira euren trebezia erakusten: Aritz Sevilla (Bilbo), Lasaga (Donostia), Jagobacs (Barakaldo), Jos (Sestao) eta Rush (Elorrio).
Musikak emango dio amaiera jaialdiari, Ayax & Prok rap taldearen eskutik.
Sarrerak 10 euroan salgai daude, Interneten zein Kutxabankeko kutxazainetan.
Dokumentuaren akzioak