Irudiari ezker eskuma begiratuta bertan daude Luis Albizu, Agurtzane Salaberria, Begoña Izagirre, Begoña Areitioaurtena, Luisita Malkorra, Miren Areitioaurtena, Mª Jesus Areiitioaurtena, Nerea Izarra, Begoña Telleria, Begoña Mallagarai eta Moises Gorosabel. Aurrean jezarrita Mª Ignacia Olañeta, Mari Carmen Albizu, Berta Yarza, Higinia Solozabal eta Luisita Vallejo.
Dokumentuaren akzioak
1951 Txikurixan neskatila dantzariak
Plazan, udaletxearen ondoko zeharbide arkudunetik gertu eta Txikurixa jartzen zen arbolape parean erretratatu zituzten neskatila dantzari hauek, txistulariez eta noizean behin erakusten aritzen zitzaien Miren Areitioaurtena dantza-maistraz lagunduta. Mirenez gain, Eibartik etortzen zen Ondarru ezizeneko dantza-maisua ere bazuten.
Dokumentuaren akzioak



