Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 1937ko ume iheslarien bizipenak berritu dituzte Kukai-ko dantzariek

Dokumentuaren akzioak

1937ko ume iheslarien bizipenak berritu dituzte Kukai-ko dantzariek

Dantza, antzerkia eta musika ditu '1937, gogoaren bidezidorretatik'ek. Gaur hasita, Donostian eskainiko da, zuzeneko musikarekin

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2003/02/13

1937an, gerratik babestu nahian Bilbotik Ingalaterrara bidali zituzten umeen bizipenak islatzen dira ikuskizun honetan. Zazpi umeen istorioak bildu dira, eta Kukai taldeko beste horrenbeste dantzari ariko dira taula gainean: Jon Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Alain Maya, Ibon Uharte, Nerea Vesga eta Vanesa Castaño. Dan-tza egingo dute dantzariek, baina baita beste keinu batzuk ere, begiradak batez ere; neurri batean aktore-lana egokitu zaie .



Gidoia eta zuzendaritzaz Tan-ttaka antzerki-taldeko Mireia Gabilondo arduratu da. «Zazpi dan-tzariok ume haien drama erakutsiko digute -esan zuen aur- kezpenekoan-. Ume haiek izan zuten deserrotzea, beren arteko adiskidetasuna, lehenengo amodioak...».



Bilbotik itsasoratzean, off-ean Mikel Laboaren kanta bat en- tzungo da, testu hau daukana: «Maitatua sobera nintzelarik haurra,/ez nekien nik zer zen amaren beharra./Bortu batean orain naiz bakar bakarra,/amaz oroitu orduko heldu zaut nigarra». Ondorengo beste zenbait pasartetan ere entzungo dira olerkiak.



Ikuskizunean zehar, Juan Mari Beltranen Arditurri: gogoaren bidezidorretatik diskoko aireak entzungo dira, eta baita oraingorako konpositore honek propio sortutako doinu berri bat ere. Egunotan, Donostian, Beltran eta beste bost lagun ariko dira, besteak beste txalaparta, alboka, biolina, txanbela eta gitarra joz.



Koreografia Kukai taldeko Jon Mayak egin du. Euskal dantza- -pauso tradizionaletan oinarrituz, harago jo du Errenteriako dan-tzari honek. Kukai taldeko bost kide sei onenen artean geratu ziren Euskal Herriko azken aurreskulari-txapelketan.



Hiru emanaldi: Donostiako Antzoki Zaharrean, gaur (21:00etan), bihar (21:00etan) eta etzi (20:00etan).



Dantzariak: Errenteriako Kukai taldeko zazpi kide, bost gizon eta bi emakume, eta tartean koreografiaren sortzailea: Jon Maya.



Zuzeneko musika: Juan Mari Beltranen Arditurri: gogoaren bidezidorretatik diskoko doinuak en- tzungo dira.



Zuzendaria: Mireia Gabilondo

Dokumentuaren akzioak