Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka '1937 Gogoaren Bidezidorretatik' arrakasta handia izan du Venezuelan

Dokumentuaren akzioak

'1937 Gogoaren Bidezidorretatik' arrakasta handia izan du Venezuelan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2005/12/11

1937 Gogoaren Bidezidorretatik Caracaseko Trasnocho Antzokian izan zen ikusgai lehen bi egunetan, eta antzokia bete egin zen bi saioetan, hirugarren emanaldia Caracas bertako San Martin antzokian izan zen. Valentzian, Teatro Municipal antzokian izan zen ikusgai Kukai eta Tanttakaren ikuskizuna, eta 650 pertsona inguru bertaratu ziren.



Aipagarria da, euskal jatorrizko venezuelarrez gain, Venezuela bertako ikusleak izan direla ikusle, eta guztiak oso gustura gelditu direla, ikuskizunaren balio artistikoagatik eta jorratutako gaiagatik. Izan ere, gaur egun Venezuelan bizi diren euskaldun askok historian kontatuko gerragatik utzi behar izan zuten Euskal Herria.



Dantza tradizionala



Horrez gain, Venezuelako dantza tradizionaleko Konpainia nazionalarekin trukaketa bat izan zuen Kukai Dantza Konpainiak. Bi konpainiek euren proiektuak azaldu zizkioten bata besteari.



Gainera, Kukaiko dantzariek Venezuelako dantzen ikastaro bat jaso zuten eta ondoren eurek Venezuelako dantzariei euskal dantzen ikastaro bat eman zieten. Esperientzia ederra eta balio handiko izan zen, Kukaik, hala, etorkizunerako ate berri bat irekin du.

Dokumentuaren akzioak