Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 1935eko san joan zuhaitzaren jaia

Dokumentuaren akzioak

1935eko san joan zuhaitzaren jaia

Egilea
Juantxo Egana
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2020/06/20
Lotura
Naiz

0620_behatxuloona

1935eko ekainaren 23an, igandez, arratsaldeko seietan, Isidro Ansorenak zuzendutako Udal Txistulari Banda eta dantzariak agertzearekin batera, "San Joan zuhaitzaren jaia" hasi zen Donostiako Konstituzio plazan. "El Día" egunkariak albistearen berri eman zuen, eta, besteak beste, plazan zinegotzi eta herritar ugari egon zirela nabarmendu zuen. Udal Bandaren interpretazio aparta ere goraipatu zuen egunkariak. Jesus Guridiren "Euskal koadroak" eta "San Joan martxa" abestiak eskaini zituen, besteak beste, Udal Bandak. Dantzariek "Kinkirrinera" dantzatu zuten sua piztu bitartean. Urte batzuk lehenago bertan behera utzitako San Bizente parrokiaren eta Konstituzio plazaren arteko prozesioa faltan bota zuen "El Día" egunkariak, eta bere buruari galdetzen zion "donostiar zintzoek" hain berea zuten zeremonia ezin ote zen berriro egin. Goian jasotako argazkia Ricardo Martinek egin zuen, eta 1935eko ekainaren 25ean "El Día" egunkariaren kontrazalean argitaratutako bera da.

Dokumentuaren akzioak