Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 1929ko maiatzak 16, Iurreta eta Berrizko dantzariek Madrilgo Monumental zineman dantzatu zuten eguna

Dokumentuaren akzioak

1929ko maiatzak 16, Iurreta eta Berrizko dantzariek Madrilgo Monumental zineman dantzatu zuten eguna

Komunikabidea
Anboro
Mota
Albistea
Data
2021/07/02
Lotura
Anboro

1929ko maiatzak 16, Iurreta eta Berrizko dantzariek Madrilgo Monumental zineman dantzatu zuten eguna

Egunkarietako orduko kronikek diote oso ekitaldi txalotua izan zela.

Jon Irazabal historialariak gogoratu eta kontatu du efemeridea. 1929ko maiatzean, Berrizko eta Iurretako dantzariak Sevillara joan ziren euskal abesbatza eta dantzekin osatutako muntaia bat eskaintzera. Eurekin batera joan ziren Donostiako eta Bilboko koralak, Sekundino Esnaola eta Jesus Guridi euren zuzendariekin. Muntaia guztiaren zuzendari lanak Sorozabal maisuak burutu zituen.

Sevillan lau emanaldi burutu zituzten. 'Exposición Iberoamericana'-ko zabalkundeko ekitaldian, katedraleko 'Patio de los Naranjos' izeneko tokian eta Espainiako plazan aritu ziren.

Kultur ikuspegitik pozgarria izan zela diote baina ekonomikoki porrot bat. Hainbat kultur eskaintza izatea egun berean, propaganda forma kaskarrean burutzea eta beste arazo batzuk zirela medio emanaldiak ez zuten izan jendean esperotako oihartzuna.

Etxerako bidean erabaki zuten Madrileko 'Hogar Vasco' elkarteak egindako eskaintza kontutan hartzea eta hiriburu hartan  ere emanaldi bat eskaintzea. Maiatzaren 15ean heldu ziren Sevillatik Madrilera. 16an burutu zuten euren ekitaldia Madrileko Monumental zineman. Ekitaldi honetan, ohiko programaz gainera, Ricardo Villa maisuaren gidaritzapean zegoen Madrileko Udal Bandaren partaidetza izan zuten.

ABCko kazetariak adierazten du oso txalotuta izan zela berriztarrak eta ijorretarrak eskainitako ezpatadantza. Jaialdia Gernikako Arbola kantatuz bukatu zen. Hurrengo egunean etxera itzuli ziren.

Dokumentuaren akzioak