Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 19 ikuskizun, Leioako Umore Azoka abiatzeko

Dokumentuaren akzioak

19 ikuskizun, Leioako Umore Azoka abiatzeko

Kaleko artea

Orotara, Kaleko Arteen Leioako Jaialdiak antzerki, dantza, zirku garaikide, magia eta umorezko ehun emanaldi baino gehiago eskainiko ditu igandera arte, maiatzak 20.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2018/05/17
Lotura
Eitb

Umore Azoka kaleko arteen Leioako jaialdiak 19 ikuskizun eskainiko ditu ostegunean, lehen egunean, maiatzaren 20ra arte guztira mundu osoko 40 konpainiaren lana erakutsiko duen topagunea abiatzeko.

Antolatzaileek ohar batean zehaztu dutenez, jaialdiaren lehen egunean 19 ikuskizunen 25 emanaldi egingo dituzte, udalerriko bederatzi tokitan, arratsaldeko seietatik gauerdira arte.

Umore Azokaren aurtengo programak doako ehun emanaldi eskainiko ditu udalerriko kaleetan, maiatzaren 20ra arte, zeinetatik 13 erabateko estreinaldiak eta 4 Estatu mailako estreinaldiak izango baitira.

Elirale euskal konpainiak 'Bihotz2' ikuskizuna erakutsiko du ostegunean

Elirale euskal konpainiak 'Bihotz2' ikuskizuna erakutsiko du ostegunean

Dokumentuaren akzioak