Dokumentuaren akzioak
19.000 ikusle Maitaldia dantza jaialdian
9.000 lagun inguru ikusgarrietan eta beste 3.500 Biarrizko portu zaharreko ekimenetan. Haiei dantza ikastaroetan parte hartutako lagunak gehituz gero, «Maitaldiak» 19.000 lagun bildu ditu bi asteko emanaldien bidez. Zenbaki hauek azaldu ondotik, Biarrizko dantza jaialdiaren antolatzaileek aurtengo jaialdiaren balantze positiboa azaldu zuten. «Biarrizko jaialdi honek lekuko festibalen artean bere izena zabaltzea lortu du, azken buruan. Izen handiko koreografo anitz agertu dira festibal honetan; haien artean, hain zuzen ere, Jerry Gilliam, Angelin Prejlocaj eta Heinz Spoerli ziren, besteak beste», goraipatu zuen Jakes Abeberrik, Biarritz Kultura Elkarteko lehendakariak. Eta berriz ere Maitaldia jaialdiaren XII. edizioaren arrakasta goraipatu zuen.
Dokumentuaren akzioak