Dokumentuaren akzioak
180 dantzari txiki batu dira Aretxabaletako Haurren Egunean
Aretxabaletako Leizarra musika eskolak antolatuta egun osoko festa egin zuten euskal dantzen bueltan. Goizean kalejiran ibili ziren eta bazkaltzeko atsedenaren ostean, arratsaldean, alardea egin zuten herriko plazan.
Atzo Aretxabaletan batutako dantzarien gogoa eta sasoia ikusita, euskal dantzek etorkizuna ziurtatuta daukate gurean.
Dokumentuaren akzioak