Dantzari Eguna ospatu du Alegiako Sutarri dantza taldeak goizean. Horretarako, beste zazpi dantza talde gonbidatu ditu; horietatik bost eskualdekoak. Hain zuzen, Altzoko, Amezketako, Berastegiko, Lizartzako eta Amasa-Villabonako dantza taldeak joan dira, baina Segurako (Gipuzkoa) eta Leitzako (Nafarroa) taldeak ere izan dira. Guztira, 180 dantzari inguru elkartu dira Alegian. Goizean kalejira egin dute herriko kaleetan zehar eta, 12:45ak aldera, herriko plazan elkartu eta dantza bana egin dute.
Sutarri dantza taldeak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko ekitaldien artean, azkenekoa izango da gaurkoa.