180 dantzari bilduko ditu Helduen Dantzari Egunak

Hamar taldetan banatuta, bi ibilbide osatuko dute herrian barna. 13:00 aldera, Galtxagorri parean dantzari guztiak elkartuko dira eta elkarrekin hainbat dantza egingo dituzte.
Egilea
Aritz Mutiozabal
Hedabidea
Guka Zarautz
Lekua
Zarautz
Mota
Albistea
Data
Lotura
Guka Zarautz
180 dantzari bilduko ditu Helduen Dantzari Egunak
Helduen Dantzari Egunaren aurrekotako edizio bat. (Aritz Mutiozabal)

 

Zarauzko Helduen Dantzari Eguna ospatuko du Jalgi dantza taldeak larunbat honetan. Une honetan, Jalgin dantza egiten ikasten ari diren 180 lagun inguru bilduko dira, hamar taldetan banatuta,  eta hamasei musikari inguruk lagunduta, kalez kale ariko dira dantzan.

Gaztelekutik abiatuko dira guztiak, 11:00etan, eta bi ibilbide zehaztu dituzte: bata, Musika Plaza, malekoia (Duke Enea), Frontoi txiki eta malekoia (Galtzagorri) izango da, eta bestea, Astazubi plaza, Udaberri, Musika Plaza eta malekoia (Galtzagorri). 13:00 aldera, talde guztiak Galtxagorri parean elkartuko dira eta goizeko ekitaldiari amaiera emango diote, denak batera zenbait dantza eginez.

Ondoren, dantzariek bazkari legea izango dute, eta arratsaldean, 18:30etik aurrera, dantzaldiak aurrera jarraituko du herrigunean, Eingo taldearen eskutik. Jalgik, gainera, festara animatzeko deia egin die herritarrei.