Dokumentuaren akzioak
170 lagunek hartu dute parte Debagoieneko Dantzari Egunean
Debagoieneko Dantzari eguna ospatzen ari dira gaur egun guztian zehar Antzuolan. Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak, Aretxabaletako Leizarra eta Oñatiko Oñatz taldeak batu zaizkio Antzuolako Oinari taldeari. Guztira, txistulariak eta dantzariak batuta, 170 lagun inguru elkartu dira. Bazkalostean kantuan ere aritu dira dantzari eta txistulariak eta onodren, 18:00etan Larrain-dantza herrikoia egiteko batuko dira berriro Herriko Plazan.
Dokumentuaren akzioak