Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 170 dantzari bilduko ditu Edurre Dantza Taldearen 60. urteurrenak

Dokumentuaren akzioak

170 dantzari bilduko ditu Edurre Dantza Taldearen 60. urteurrenak

Edurre Dantza Taldeak 60 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko jaia antolatu dute apirilaren 30ean, igandez. Urte luze hauetan aritu diren dantzari ohiak elkartuko dira egun horretan, baita gaur egungo dantzariak ere. 170 dantzari inguru bilduko ditu ospakizunak.
Komunikabidea
Geuria
Mota
Albistea
Data
2017/04/24
Lotura
Geuria

10:30ean kalejira egingo dute eta 11:30ean Bizkotxalde parkean dantza erakusketaldia eskainiko dute. Ondoren, bazkaria izango dute San Jose ikastetxean eta 18:30ean erromeria antolatu dute Solobarria plazan. Bertan arituko da Akerbeltz musika taldea. Euria bada, Artunduagako kiroldegian izango da ospakizuna.

basauri edurre dantza 1992 35 urte ospakizuna

Argazkia: Edurre Dantza Taldearen 35. urteurrena Soloarten :: Edurre DT

Dokumentuaren akzioak