Dokumentuaren akzioak
1615. urtea gogorazteko dantzak
Aurrera Gure Ametsa taldea Saroben eta San Joan plazan aritu da pasa den asteburuan 400.urteurrena dantzekin ospatzeko
Aurten 400 urte bete-tzen dira Urnieta herri gisa eratu zela eta horren inguruan hainbat ekintza antolatu dira eta antolatzen ari dira, besteak beste, pasa den asteburu honetan Aurrera Gure Ametsak taldeak antolatutako jarduerak. Beraien helburua, «Urnieta 1615ean nolakoa zen ikustea, bere ezaugarriak, urnieta bera Espainian kokatuta 'villa izendatu zutenean' nolakoa zen jakitea, urte horietako bizimodua, kultura, elikagaiak eta dantzak (beste lurraldeen influen-tziak, harremanak) berriro gurera ekartzea».
Bi saio izan ziren asteburuan. Lehenengoa Sarobeko eszenatokian antolatu zen eta bertan Aurrera Gure Ametsako dantzariak aritu ziren eta gonbidatu gisa, Asturiaseko Cuelebre folklore taldea. Urnietarrak Gipuzkoako zinta dantza eta uztai dantza, Bizkaiko Launango dantza eta Iparraldeko Xiberoako dantza jarri zuten oholtza gainean. Asturiarrak berriz, Danza del oso eta Rumba de Ibias dantzatu zuten. Jaialdia amaitzeko, errenazimenduko dantzak ikusi ahal izan zituzten Sarobera gerturatu zirenak.
Plazan
Eta beste urteetan bezala, igandean Ingurutxoa dantzatu zen San Joan plazan. Han egon ziren Cuelebre taldeko kideak eta 400 urteurrena dela eta, Branle de la guerre, Triory de bretagne, Graies inne maske eta The nigth of peece errenazimenduko dantzak ere ez ziren falta.
Dokumentuaren akzioak