Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 16 konpainia Bilboko BAD jaialdian, urriaren 13tik 23ra

Dokumentuaren akzioak

16 konpainia Bilboko BAD jaialdian, urriaren 13tik 23ra

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak XXIV. edizioa egingo du urrian, 11 egunetan zehar. Zazpi konpainia euskaldun, estatuko bost eta nazioarteko lauk parte hartuko dute. Horietatik, sei erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste zortzi Bilbon lehenengoz ikusi ahal izango dira.
Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/09/19
Lotura
Uriola

16 konpainia Bilboko BAD jaialdian, urriaren 13tik 23ra

Abangoardiako arte eszenikoek Bilbo beteko dute urriko hamaika egunetan zehar, hilaren 13tik 23ra. Geldialdi urte baten ostean, nazioarteko ekoizpen gehiagorekin bueltan da jaialdia, eta guztira 16 konpainiak parte hartuko dute. Horietatik zazpi izango dira euskaldunak.

Urriaren 13an emango zaio hasiera jaialdiari, Metrokoadroka Sormen Laborategiak konpainiaren Zeozertan dabil baina ez dakit zertan lanaren aurre-estreinaldiarekin. Estatuko hainbat konpainiak haien lanak aurkeztuko dituzte gurean: Societat Doctor Alonsok Contrakant  ikuskizuna; Sandra Gómezek Bailar al sonido proposamena; eta Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont Le Palolek, berriz, Lo pequeño pieza.

Beste bi nazioarteko lan lehen aldiz aurkeztuko dira estatu mailan; Frantziako Olga Cirq_Analogique konpainiaren Long Play eta Utopisistas konpainiaren I'll be back.  Azken hori herrialde ezberdinetako lau gaztek osatzen dute, eta horien artean Nerea Gurrutxaga dantzari gipuzkoarra dago. Nazioarteko estreinaldi batez ere gozatu ahalko dute Bilboko ikusleek. Sleepwalk Collectivek Psychodrama lana aurkeztuko du Christopher Brett Bailey idazle, musikari eta sortzaile eszeniko kanadarrarekin elkarlanean.

Estreinaldiekin jarraituz, Aitor Zabaletaren Ertza konpainiak Espainiak Mozambiken duen enbaxadarekin sortutako Otempodiz lana estreinatuko du. Hura egiteko jarraitutako prozesua jasotzen duen dokumental labur baten estreinaldiarekin batera egingo dute, eta Machawona & Marrabenta dantza tailerra eskainiko dute.

Sariak jaso dituzten lanak 

Eszenabide 2021ek saritu zuen Vulnera Teatroren Lo que no se ve lehen aldiz ikusi ahalko da, eta gauza bera gertatuko da BilbaoEszenaren 2021eko Erresidentziako Artisten beka duen Itziar Maneroren Memoria lanarekin. Jaialdia Aves Migratorias konpainia gazte madrildarrak itxiko du El Águila lanarekin. Programazio osoa hurrengo egunetan egongo da ikusgai.

Dokumentuaren akzioak