Alavak aukeratutako errepertorioa honako hau izan zen: Valsecito Criollo, Leitzako Ingurutxoa, Zurrume dantza, Sorgin dantza, Polka pik, Billantziko txiki, Zazpi Jauzi Zaharra, Hondarribi txikia, Arratiako Jota, Fandango/arin arin, Zaragi Dantza, Arribada eta Biribilketa. “Hautu honen atzean ikasleek dantza tresna ludiko eta hezitzaile gisa erabiltzea dago, euskal historia eta geografia dantzaren bidez ezagutzea eta euren koreografien zerrenda zabaltzea", azaldu du dantzari arabarrak.
Tailerrak zati praktikoa izan zuen baina gazteek gai teorikoak ere landu zituzten. Larunbat gauean Telmo Esnalen Dantza pelikula ikusi zuen taldeak.
[Tailerreko argazki eta bideo laburrak (EDT)]