Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 1521 gogoan, Txistulari Elkartearen ikuskizun berrian

Dokumentuaren akzioak

1521 gogoan, Txistulari Elkartearen ikuskizun berrian

Alarde ibiltaria izanen da aurtengoa, eta Nafarroako hainbat herritan eskainiko da udaran
Egilea
Miren Mindegia
Komunikabidea
Noticias de Navarra
Mota
Albistea
Data
2021/07/01
Lotura
Noticias de Navarra
Emanaldiaren antolatzaile, parte-hartzaile eta babesleak, atzo eskainitako aurkezpenean.
Emanaldiaren antolatzaile, parte-hartzaile eta babesleak, atzo eskainitako aurkezpenean.

Aurten 500 urte bete dira 1521ean Noaingo bataila gertatu zenetik, eta Nafarroako historian erabakigarria izan zen une hori gogoan hartu nahi izan du Euskal Herriko-Nafarroa Txistulari Elkarteak uda honeta aurkeztuko duen ikuskizun ibiltarian. Musika bakarrik ez, eta dantza zein ikus-entzunezkoak ere uztartuko dira Nafarroako hainbat tokitan ikusi ahal izanen den emanaldi erraldoian. Besteak beste Nafarroako Gobernu aren, Lacturale enpresaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin sortutako emanaldia, izan ere, ibiltaria da.

"Ezin gara halako data batetaz ahaztu", azpimarratu zuen Txitulari Elkarteko lehendakari Patxi Rodriguezek, ekainaren 30ean gertatutako bataila hizpide. Emanaldiak Oliteko Antzerki Jaialdia irekiko duela ere iragarri zuen, uztailaren 16an, arratsaldeko 19:00etan. Ikuskizun ibiltaria izaki, Nafarroako beste lekutan ere eskainiko da udaran: uztailaren 24an Tuteran, abuztuaren 7an Otxagabian, abuztuaren 13an Amaiurren, abuztuaren 14an Aurizberrin eta irailaren 11n Iruñean. 

Aitor Urquiza ikuskizunaren musika zuzendariak argitu moduan, 1521-en antzinako musika zein musika tradizionala uztartuko dira. Nobedade bezala, azken urteetan ez bezala, alarde honetan dantzaz gozatzeko parada ere eskainiko da, Oberena Dantza Taldearen eskutik. Bakarlarientzako konposatutako obrak ere aditu ahal izanen dira emanaldian. "Normalean bakarlari izateko paradarik ez duen musika tresna baten aldeko apustua egin nahi izan dugu", argitu zuen Urquizak, "txirula eta ttunttuna", Joakin Lekunberrik konposatutako obraren bidez. Bakarlari gisa, ahotsetan, Maite Itoiz eta John Kelly arituko dira, "askorentzat aski ezaguna izanen den abesti batekin".

Ikuskizuna Nafarroako historian barrena murgilduko den obra da, zuzendariak argitu bezala. Ibilbide hori gidatzen, bai eszenatoki atzean gidoigintza eta eszenaratzearen arduradun bezala; bai eszenatoki gainean ere, antzezle bezala, Ventura Ruiz arituko da. Semea Nafarroako armadan duen amaren ahotsetik arituko da Ruiz, tamaina handiko ikus-entzunezkoez lagunduta egonen den musika, dantza eta antzerki ikuskizunean.

Taldea

Parte-hartzaileak. Ahotsak: Maite Itoiz eta John Kelly. Txistulariak: Alfonso Iturria, Ainara Martínez, Patxi Rodríguez, Begoña Almirantorena, Arkaitz Ibarra, Garaine Jorajuria, Carlos Peñaranda, Sonia Garralda, Xabier Olazábal, Amaia Eraso., Ainhoa González, Iñaki Flamarique, Izaskun Andueza, Leire Retegui, Igor Martínez, Urtzi Iraizoz, Amaya Domeño eta Ismael Yagüe. Metalak: Eneko Azparren, Jesús Soria, Patxi Tardio, Ibai Izquierdo eta Beatriz Díaz. Pianoa: Alicia Torrea. Baxua: Iñigo Goldaracena Perkusioak: Jaitxo Segura eta Aingeru Otxotorena.

Talde artistikoa. Zuzendaritza musikala: Aitor Urquiza. Zuzendaritza eszenikoa: Xabier Berraondo. Ideia originala eta ekoizpena: Euskal Herriko Txistulari Elkartea-Nafarroa. Musika aholkularitza: Alfonso Iturria. Gidoia eta eszenaratzea: Ventura Ruiz. Koordinazioa: Aitor Urquiza, Patxi Rodríguez, Alfonso Iturria, Xabier Olazábal, Arkaitz Ibarra, Ainara Martínez, Iñaki Flamarique, Begoña Almirantorena, Carlos Peñaranda, Sonia Garralda, Igor Martínez, Leire Retegi eta Garaine Jorajuria.

Dokumentuaren akzioak