Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 150 haurra ariko dira dantzan Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

150 haurra ariko dira dantzan Dantzari Egunean

Zazpi taldek hartuko dute parte ekainak 12an Zirika zirkus kale antzerkia zapatuan

Egilea
Joseba Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2005/05/26

Haurrak etxeetan hartu eta bazkaria emateko izena emateko epea zabaldu da. Martin okindegian, Izar liburudendan, Ainhoa lurrindegian eta Eroskin eman daitezke.



Duela bi urte arazoak izan ziren ume guztiak etxeetan hartzeko eta aurten halakorik gerta ez dadin herritarrak animatu nahi ditu Oinarin talde antolatzaileak.



Egitaraua ere gertu dute: goizeko hamarretan, herriko txistularien kalejira; hamar eta erdietan, harrera taldeei; hamaikak eta laurdenetan, taldeen kalejira herriko kaleetan, eguerdiko hamabi eta erdietan, dantza saioa Herriko Plazan; ordu bata eta erdietan, haurren banaketa etxeetara joateko eta bazkaria; arratsaldeko bost eta erdietan, bigarren dantza saioa Herriko Plazan. Talde bakoitzak dantza berezi bana egingo du. Ondoren bakoitzak herrirako bidea hartuko du.

Dokumentuaren akzioak