Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 150 dantzari baino gehiago igoko dira oholtzara "Nahas Jolas 2" ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

150 dantzari baino gehiago igoko dira oholtzara "Nahas Jolas 2" ikuskizunean

Aiara Dantza Taldeko kide guztiek hartuko dute parte larunbateko bi emanaldietan. Sarrera gehienak salduta daude dagoeneko.
Egilea
Txabi Alvarado
Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2020/01/28
Lotura
Aiaraldea Gaur

150 dantzari baino gehiago igoko dira oholtzara "Nahas Jolas 2" ikuskizunean

Nahas Jolas 2 ikuskizuna aurkeztuko du Aiara Dantza Taldeak otsailaren 1ean Amurrio Antzokian. Bi emanaldi egongo dira, 18:00etan eta 20:30ean. Sarreraren prezioa 8 eurokoa izango da, baina bazkideek 6 euro ordaindu beharko dute soilik eta umeek, aldiz, 5.  Kultur etxean eskuratu daitezke sarrerak baina, jakinarazi dutenez, lehen paserako zeuden guztiak saldu dira dagoeneko.

Aiara Dantza Taldeko kide guztiek hartuko dute parte ikuskizunean. “5 urtekoetatik hasi eta helduen taldeetaraino, 150 dantzari baino gehiago”, zehaztu dute antolatzaileek, “gainera, oraingoan ez dugu gonbitatu berezirik edukiko, ez ginateke oholtzan sartuko bestela”. Gauzak hala, euskal dantzak izango dira ikuskizunaren oinarria, baina “diziplina eta herrialde ezberdinetako musiken gainean” egingo dute dantza.

Hori izan da taldearen helburu nagusia: kide guztiek emanaldian parte hartu ahal izatea. “Aurreko urteko dantzaldian taldeko gutxi batzuek hartu genuen parte, beste diziplina batzuetako dantzariz lagunduta. Duela bi urteko dantzaldian ere, taldeko txikiek ez zuten parte hartzeko aukerarik izan, eta beraz, zor hori genuen, bai txikiekin eta baita helduen taldeekin”. Iazko emanaldia ondo atera zela ikusita ekin zioten larunbat honetako emanaldiaren gidoia prestatzeari. “ Dantza munduan ezagutza sakona duen irakaslea dugu eta bera izan da guzti honen eragile”.

Dokumentuaren akzioak