Dokumentuaren akzioak
14.000 lagunek hartu dute parte aurtengo Dferian
“Sentsazio bikainekin” itxi dute antolatzaileek 29. Dferia. 14.000 lagun inguru joan dira antolatutako jarduera guztietara: 8.500 ikuskizunetara, batez beste % 81eko okupazio mailarekin, eta 5.300 Dferiako jarduera profesional eta ekitaldietara.
Kopuruei dagokienez, ikuskizunen kopuru handi bat (%64) estreinaldiak izan dira modu batean edo bestean: bat mundu mailan, beste bat Europa mailan, estreinaldi bat estatuan eta hamabost Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %46,5a dantza izan da, beste %39a antzerkia, %11a era askotako diziplinak eta zirku ikuskizun bat izan da ere. Konpainien jatorriari dagokionez, %43a euskal konpainiak izan dira (12), %36a espainiarrak (10) eta %21a nazioartekoak (6). Kuba, Italia, Belgika, Alemania eta Costa Rica izan dira nazioarteko konpainien jatorria.
Akreditaturiko lagunen kopurua 2019koaren antzekoa izan da, hain zuzen, maila altuen lortu zen urtekoa. Guztira, 540 profesional etorri dira. Horietatik, 209 programatzaile, 71 banatzaile, 160 ekoizle edo konpainia-ordezkari, 61 instituzio-ordezkari, 21 kazetari eta kritikari, eta 18 beste sektore batzuetakoak. Aipatzekoa da nazioarteko profesionalen kopurua %10ekoa izan dela, gehienbat Europatik eta Amerikatik etorriak.
Dokumentuaren akzioak