Dokumentuaren akzioak
120 herritarrek hartuko dabe parte Dantzari Egunean
Goizeko 11:30ean hasiko da egitaraua. Dantzari guztiak eliza ondoan
elkartuko dira, eta, behin prestaketak eginda, kalejiran joango dira
plazaraino. Eguerdiko 12:00etan izango da hori. Ondoren, eguneko zita
nagusiaren txanda etorriko da: Dantzari dantza. Lehenengo, mutilek
osatutako 8 taldek egingo dute, gero neskek osatutako 6 taldek, eta,
azkenik, umeen taldeak: guztira, 120 herritar. Aipatutako omenaldia
burutuko da jarraian, eta dantza saioa Erregelekin amaituko da.
14:30ean, 250 lagunetik gora elkartuko dira frontoian bazkaltzeko, eta
ostekoa Ansorregi taldeak girotuko du.
Udalak argitu duenez, errepidea itxita egongo da 12:00etatik 14:00etara.
Dokumentuaren akzioak