Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 12 bikote lehian Euskal Herriko XXXIII. Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

12 bikote lehian Euskal Herriko XXXIII. Dantza Txapelketan

Aurten lehenengoz, bi emakumek osatutako bikote bat arituko da lehiaketan. Nestor Basterretxea izan da azken zazpi urteotan txapelketako trofeoaren egilea, eta edizio honetan omenaldia egingo diote.

Komunikabidea
eitb.com
Mota
Albistea
Data
2009/10/06



Punta-puntako 12 bikote izango dira nor baino nor oholtza gainean, hiru arabar, bi bizkaitar eta gainontzekoak gipuzkoarrak. Igandean bertan, gaueko 23:00etan, eskainiko du ETB-1ek lehiaketa. Aurten lehenengoz bi emakumek osatutako bikote bat arituko da lehiaketan: Olabarriko Ana eta Marta Ruiz de Austri ahizpak. Beste bi bikote arabarrak gasteiztarrak dira: Azaitz Unanue eta Aizkoa Medinabeitia batetik, eta Mikel Arce eta Iratxe Ibistate bestetik. Bizkaitik, Sestaotik hain zuzen ere, Karlos de las Heras eta Oroitz Bilbao eta Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas etorriko dira. Gipuzkoarrak, berriz, honako hauek ditugu: Mikel Otegi eta Estela Atorrasagasti Donostia eta Oriokoak, Jon Intsausti eta Iera Maiza Ordizia eta Olaberrikoak, Aritz Arrillaga eta Amaia Bolinaga bergararrak, Iker Sanz eta Idoia Besada Lezo eta Pasaiakoak, Xabier Etxaniz eta Leire Larrañaga azkoitiarrak, Aitzol Ena eta Maite Lazkano bergararrak, eta Xabier Segura eta Lierni Martiarena hernaniarrak.

EITBko Donostiako Miramongo egoitzan egin den aurkezpen ekitaldian eman dute aurtengo lehiaketaren berri. Maria Isabel Telleria Segurako alkatea, Jose Antonio Atxukarro Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko koordinatzailea, Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea eta Izaro Iraeta txapelketaren aurkezlea izan dira betan.

Nestor Basterretxeari omenaldia

Aurten zazpigarren aldiz Nestor Basterretxea artistak egin du lehiaketako trofeoa. Basterretxeari omenaldia egingo diote txapelketaren alde egindako lanagatik.



Dokumentuaren akzioak