Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 100 urte dantza janzten

Dokumentuaren akzioak

100 urte dantza janzten

Egilea
Maialen Huarte eta Haritz Pascual
Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2025/03/25
Lotura
Euskalerria Irratia

Ortzadar Folklore Elkarteak antolatuta Nafarroako Parlamentuan ikusgai izanen da apirilaren 10era arte erakusketa. XX. mendean berreskuratutako dantzen jantziak eta XXI. mendean sortutako tradizio berrietakoak ikusgai dira bertan. Taldearen 50. urteurren ospakizunen amaiera izanen da erakusketa.

Karlos Irujo, Ortzadar Folklore Elkarteko kidearekin erakusketaren nondik norakoak ezagutu ditugu, jantzi bakoitzaren berezitasunak, dantza berrien sorkuntza prozesuak eta jantzien moldaketa; baita Ortzadar taldearen jaiotza eta bilakaera ere. 27 figurek osatzen dute erakusketa, Nafarroako hegoaldetik iparralderaino eta mendebaldetik ekialderaino, dantzak eta janzkerak biltzen dituena, zaharrak eta berriak.

Dokumentuaren akzioak