Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 100 dantzari baino gehiago izango dira Errenteria Dantzan jaialdian

Dokumentuaren akzioak

100 dantzari baino gehiago izango dira Errenteria Dantzan jaialdian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/06/18

Ereintza dantza taldeak berak emango du lehen saioa, heldu den larunbatean (20:00etan), udal kiroldegian. Emanaldi berezia izango da, egungo dantzariez gain, taldearen 50 urteetan dantza taldeko kide izan diren hainbat lagun ere ikuskizun horretako kide izango dira. 110 dantzari izango dira gutxi gorabehera, 18 urtetik hasi eta 65 urte inguru artekoak.

Igandean Errusiako dantzen ikuskizuna izango da Errenteria Hiria kulturgunean, 19:30ean. 18 eta 22 urte bitarteko dantzariz osaturiko talde bat ariko da, Unescoren babesa duen konpainia bakarra.

Gipuzkoako brokel dantzen saila erakutsiko dute Ereintza, Kemen, Murixka eta Sahatsa dantza taldeek ekainaren 28an, 19:00etan, Zumardian, eta klake ikuskizuna izango da ekainaren 29an, kulturgunean, 20:00etan, Bartzelonako Rhytm konpainiaren eskutik.

Dokumentuaren akzioak