Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 10 ikuskizun falta dira oraindik BAD jaialdiaz gozatzeko

Dokumentuaren akzioak

10 ikuskizun falta dira oraindik BAD jaialdiaz gozatzeko

Komunikabidea
Deia
Mota
Albistea
Data
2021/10/20
Lotura
Deia

10 ikuskizun falta dira oraindik BAD jaialdiaz gozatzekoBAD jaialdia urriaren 24an amaituko da, baina aurretik antzerki eta dantza garaikideko 10 dantza, antzerkia, kaleko arteak, performanceak eta dramaturgia ikuskizun eskainiko ditu. Guztira, bederatzi konpainiak hartuko dute parte eta lau estreinaldi absolutuak izango dira.

Beraz, datozen egunotan, Campos Antzokiko Kupula aretoan, Campos antzokian bertan, Harrobian, La Fundición aretoan eta Bilborock-en, lau estrainaldi erabateko izango dira ("Oturia: intima peregrinatio", Miguel Ángel Berna-rena; "Fuego Verde", Isaac Erdoizarena eta Nazario Díazena; "You are welcome", V.A.L.A kolektiboarena, eta "El ritmo que nos precede", Koldo Arosteguirena), eta bi Euskadin izango dira estreinaldiak ("Antes de que llegue la bestia", Cia Ensalle-rena, "It don´'t worry me", Atresbandes-ena eta Bertrand Lescar & Nasi Voutsas bikotearena; eta "Pienso casa, digo silla", Los Detectives-ena); beste bat Estatuan izango da estreinaldi ("My name is Britney Spears", [Lodudo] Producción-ena), eta, amaitzeko, dantza ikuskizun bat izango da ("Piedra", Cielo Raso-rena). 

BAD iragan urriaren 14an abiatu zen, eta, XXIII. edizio honetan, 20 konpainia izan dira parte hartzen, haietako 10 Euskal Herrikoak: Kabia Antzerkia, Nerea Martínez, Altraste Danza, Lokke / Olatz de Andrés, Horman Poster Kolektiboa, Jon Ander Urresti, Isaak Erdoiza & Nazario Díaz, V.A.L.A kolektiboa, Koldo Arostegui eta Cielo Raso).

Hala, beraz, Jaialdiak ostera ere utzi du agerian leiala dela bere funtsezko zutabeetako baten aldera: tokiko talentua ospatu eta babestea.

 

 

Dokumentuaren akzioak