Dokumentuaren akzioak
10. ediziora iritsi da Paranan Urrundik EEaren 'Euskal Dantza Jaialdia', aurten Joseba Gotzon kantari bizkaitarra lagun
Euskal Herritik etorria, Joseba Gotzon kantari portugaletetarra ere taularatu zen bere aireekin. 35 urteko jardunbidea ospatuz egiten ari den biran, bere errepertorioko zortzi abesti ekaini zituen, Parana bertako Oscar Giles, Angel Giles eta Eli Gigena musikariek lagunduta.
Emanaldia bukatuta, elkarrekin afaldu zuten dantzari eta musikariek. Hurrengo hitzordua azaroko bigarren asteburuan dute Urrundikeko gazteek, Bahia Blancara baitoaz, Euskal Astean parte hartzera.
Argazki bilduma osoa, hemen.
Dokumentuaren akzioak