Dokumentuaren akzioak
1.500 dantza ikasle Kontxako Baranda
Urteroko dantza klasikoa hartu zuen atzo Donostiak: Kontxako Barandako ballet klasikoko erakustaldia. Beste urte batez, izen bereko hondartza inguratzen duen barandari lotuta, ia 1.500 dantza ikaslek, haur, gazte zein helduk, ballet erakustaldia eskaini zuten. Guztira 31 irakasleren 1.476 ikaslek parte hartu zuten, gehienak gipuzkoarrak (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hondarribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa), baina baita Bizkaikoak ere (Ondarroa eta Lekeitio). 1997an lehen aldiz egin zenetik, ezinbesteko hitzordua bihurtu da.
Dokumentuaren akzioak