Dokumentuaren akzioak
"0927. Zelda" : Zarena Zarelako konpainiaren ikusgarri berria
0927.ZELDA ikusgarriak publikoa mundu ilun batean murgiltzen du gizarte gai garaikide baten bidez: presondegiak. Bederatzi dantzari ari dira espazio hertsi horretan, zeldatik, presondegiko korralera edo mintzalekura pasaz, preso izanez senditzen diren emozioak adierazteko.
Gai sakon eta gizatiar horrekin, Zarena Zarelako taldea dantza errepertorio arrunt berriari irekitzen da, euskal dantza errepertorioko urratsak dantza garaikidera pasaraziz; bere estiloa sortuz, gaiarekin arras kohesioan.
Pascale Lascano-k du ikusgarria sortu, baita ere koreografia gehienak, eta taula zuzendaritza eramaten du.
Fabian Thome dantzari profesionala da, Madrilen bere konpainiako koreografoa da eta hiru dantza sortu ditu ikusgarri honentzat. Béatrice Aspiro-k, dantza afrogaraikidetik datorren dantzariak, programa osatzen du berak egin koreografia batekin.
Hiru Soinu taldeak du musika egiten, berak idatzi eta kantatu kantuekin, baita Ugo Carrère eta Oihan Delavigne-n sorkuntzekin. Kemen Dguerre eta Lionel Conde-k dute parte teknikoa segurtatzen.
Dantzariak : Oihan Indart, Bixente Ciaurriz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Amets Lahetjuzan, Vanessa Fortino, Béatrice Aspirot, Béatrice Dolosor, Pascale Lascano.
Dokumentuaren akzioak