Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "0927. Zelda", presondegiaren gaiaren inguruan

Dokumentuaren akzioak

"0927. Zelda", presondegiaren gaiaren inguruan

Abenduaren 13an, 20:30ean, eta Luhusoko Harri Xuri gelan, Zarena Zarelako dantza konpainiak 0927. Zelda sorkuntza berria aurkeztuko du. Presondegiaren gaia ukitzen da lan honetan. Pascale Lascanok sortu du ikusgarria, baita koreografia gehienak ere.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2014/12/10
Lotura
Nontzeberri

0927.Zelda ikusgarriak publikoa mundu ilun batean murgiltzen du, eta gizarte gai garaikide bateko elementu bat ukitzen du: presondegiak. Hori guztia ikustarazteko bederatzi dantzari aritzen dira espazio itxi batean, eta zeldatik presondegiko patioetara edo mintzalekura pasatzen dira, preso izanik sentitzen diren emozioak adierazteko.

Zarena Zarelako taldea da obra honen muntaiaz arduratu egingo dena, euskal dantza errepertoriotik dantza garaikidera pasatuz, eta bertan, Oihan Indart, Bixente Ciaurriz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Amets Lahetjuzan, Vanessa Fortino, Béatrice Aspirot, Béatrice Dolosor eta Pascale Lascano dantzariek parte hartzen dute.
Hiru Soinu taldea sorturiko kantuekin eszenaren musikaz arduratu da.

“Gure inguruan ez da arraro atxilotua den edo izan den pertsona bat ezagutzea. Bat-batean eramana, denetarik isolatua eta baldintza txarretan gakotua den pertsona baten zortea da”. Zarena Zarelako taldeak drama hau taularatu nahi izan du, dantzaren bitartez.

Luhusoko emanaldiaren ostean, abenduaren 20an, Irisarrin, Airoski gelan eskainiko da obra hau.

"0927. Zelda", presondegiaren gaiaren inguruan

Dokumentuaren akzioak