Dokumentuaren akzioak
"0927. Zelda", gartzela mundua dantzara ekartzen duen ikusgarria
"0927 Zelda" ikusgarriak publikoa mundu ilun batean murgiltzen du gizarte gai garaikide baten bidez: presondegiak. Bederatzi dantzari ari dira espazio hertsi horretan, zeldatik, presondegiko korralera edo mintzalekura pasaz, preso izanez senditzen diren emozioak adierazteko.
Gai sakon eta gizatiar horrekin, Zarena Zarelako taldea dantza errepertorio arrunt berriari irekitzen da, euskal dantza errepertorioko urratsak dantza garaikidera pasaraziz; bere estiloa sortuz, gaiarekin arras kohesioan.
Pascale Lascanok du ikusgarria sortu, baita ere koreografia gehienak, eta taula zuzendaritza eramaten du.
Fabian Thome dantzari profesionala da, Madrilen bere konpainiako koreografoa da eta hiru dantza sortu ditu ikusgarri honentzat. Beatrice Aspirok, dantza afrogaraikidetik datorren dantzariak, programa osatzen du berak egin koreografia batekin.
Hiru Soinu taldeak du musika egiten, berak idatzi eta kantatu kantuekin, baita Ugo Carr�re eta Oihan Delavignen sorkuntzekin. Kemen Daguerre eta Lionel Condek dute parte teknikoa segurtatzen.
Bederatzi dantzari ariko dira Oihan Indart, Bixente Ciaurriz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Amets Lahetjuzan, Vanessa Fortino, B�atrice Aspirot, B�atrice Dolosor, Pascale Lascano.
"0927 zelda" dantza ikusgarria. Argazkia ZARENA ZARELAKO.
Dokumentuaren akzioak