Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "01.01, dantzaria eta atabalaria" ikusgarriaren estreina Baionan

Dokumentuaren akzioak

"01.01, dantzaria eta atabalaria" ikusgarriaren estreina Baionan

2014ko irailaren 18an, 01.01, dantzaria eta atabalaria karrika performantzaren estreinaldia eginen da Baionan. Ikusgarria, irailaren 18tik 20ra antolatu Haizebegi musikaren munduen inguruko film festibalaren karietara emana izanen da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.
Komunikabidea
Eke
Mota
Albistea
Data
2014/09/14
Lotura
Eke

Lagunarte-Elirale lankidetzari esker egin sorkuntza hau karrikarendako galarrots performantza bat da. Honen xedea da diskurtso bat sortzea bi lengoia elkartuz. Honela, gorputzak danborrarekin eta dantzak musikarekin egiten dute topo.

  • Interpreteak : Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koreografikoa : Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Emanaldia irailaren 18an iraganen da, Baionako Euskal Museoaren atarian, 22:30etatik goiti.

Xehetasunak

Dokumentuaren akzioak