Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Ion Agirretxe
Ion Agirretxe

Ion Agirretxe

Ion Agirretxe (Donostia)

Flandeseko Balleteko dantzaria

Euskal dantza tradizionalean eman zituen lehen urratsak. 1999 eta 2004 bitartean Mentxu Medel-ekin prestatu zen Thalia akademian, Donostian. 2002an Gipuzkoako Aurresku Txapelketa irabazi zuen. 2007. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekarekin, dantza klasikoko ikasketak burutu zituen Madrilen, Mariemma Musika eta Dantza Erret Kontserbatorioan.

Dantza ikasketak azken urteetan burutzen ari diren ikasleei formazio gehigarria eskaintzen dien Europa Dance ekimenean parte hartu du(2006 eta 2007 urteetan). Dantzari gonbidatua izan da Thalia dantza estudioaren 25. urteurreneko jaialdian. “Aukeran 10 urte” galan (2007), eta Gipuzkoan Dantzaren Nazioarteko Egunaren XII. Galan (2009) parte hartu du.  2007an, ‘Los veranos de la villa’n estreinatu zen Goyo Monteroren “Benditos Malditos” obraren sorkuntza prozesuan parte hartu zuen, eta baita 2008an Victor Jimenezek zuzenduriko Zaragozako LaMov konpainiaren estreinaldian ere.

2008ko apirilean Corella Ballet – Castilla y Leon (2011tik Barcelona Ballet)-en sartu zen. Bertan egin du profesional mailako ibilbide gehiena. Bere errepertorioan, rol klasikoen artean “Bayadère”, “Zisneen Lakua”, “Loti Ederra” eta “Intxaur Kraskailua”, dauzka; neoklasioetan “Piztitxo hezia” besteak beste eta garaikideetan, berriz, “In the upper room”. Konpainiaren sorkuntza berrietan ere partaide izan da, hala nola: “Suspended in time” edo “Pálpito”n, beste batzuen artean. Corella Ballet – Castilla y Leon-ek nazioartean egindako biratan ibili da EE.BBn., Frantzian, Italian, Marokon, etab.etan. 2012an, Euskaldunak eta Dantza 8. jaialdian parte hartu du, Donostia 1813 erabateko estreinaldian Jon Ugarrizaren koreografia dantzatuz.

2012an bertan, Bartzelona Ballet utzi eta Flandeseko Balletean sartu da.

Azken urratsak