Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Portora goaz!

Dokumentuaren akzioak

Portora goaz!

San Ferminetako bestondotik guztiz sendatu gabe, heldu den uztailaren 25ean Portoruntz (Portugal) abiatuko gara, bertako XXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko.

Uztailaren 25etik 30era bitartean iraunen du jaialdiak eta Porton ezezik, gertuko beste herrietan ere dantzan eginen dugu talde parte-hartzaileok.

Honako herrialdeetako taldeak arituko gara bertan (informazio zehatzagorik ezin izan dugu lortu):

  • Taiwaneko talde bat
  • Serbiako talde bat
  • Ukrainako talde bat
  • Turkiako talde bat
  • Mexikoko talde bat
  • Peruko talde bat
  • Portugaleko talde bat
  • Duguna Dantza Taldea (Euskal Herria)

Uztailaren 25ean bertan aterako gara Iruñetik (30 dantzari eta 10 musikari) eta Lisboatik pasa ostean abuztuaren 4ean ikusiko ditugu berriz gure aitatxo eta amatxo.


Tagzania: duguna

Dokumentuaren akzioak

duguna
2006/07/20 14:13
*Oharra: Identifikaziorik gabeko mezuak ez ditugu aintzat hartuko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.