Bideoak

Guilcher 22 Lekorne 1972 Zazpi jauziak

Dantza-jauziak dantzatzeko izan diren dantzakera anitzen erakusgarri oparoa da honako filmaketa. Kokapen zehatza adierazten digun xehetasunik ikusten ez badugu ere, Lekorneko irudiak omen dira, Guilchertarren oharretan ikusi ahal izan dugunez. Hainbat lagunen urrats aldaerak xeheki erakusten dizkigute irudiak. Zazpi jauziak dantzatzen ari dira, oharrek diotenez. 00:23 Urrats segida baten erdian abiatzen da grabazioa. Zazpi jauzien segida hau bada:   Lauetan erdizka, Jauzi, erdizka, ...