Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Mikel Aristegui: Ezustekoa

Paperezko soinekoak, prakak, alkandorak... janzten dituzte Ezustekoa dantza laneko pertsonaiek, eta paperezko arropak apurtu egiten dira dantzan egin ahala, ustekabean, bizitzak berak hainbat gauza apurtzen dituen bezala. Ezustekoa izeneko piezan Mikel Aristegik bere aitonaren galerak -frankistek fusilatu zuten, Donostian, 1936an- beraganaino izandako eragina aztertzen du, Mikelen aitak gaiaren inguruan idatzitako olerki bat abiapuntutzat hartuta. Irudiak: Mikel Aristegi, 2007.

Dokumentuaren akzioak