Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Lesaka: San Fermin 2023 Makil-gurutze eta zubigainekoa

Zubigainekoa dantzatu berri dute Lesakan San Fermin egunean ohitura den legez. Makil-gurutzearekin ibili dira segizioan Lesakako ezpata-dantzariak eta Onin errekaren ertzera iritsita zubigainekoa egin dute. Beñat Ordoki Telletxea aritu da gaur lehen aldiz aitzinesku lanetan, berak gidatu ditu ezpata-dantzariak goizean zehar eta arratsaldean berari dagokio sokan lehena irten eta agurra dantzatzea. Irudiak: Pierre Latasa. Makil-gurutze eta zubigainekoa, San Fermin, Lesaka, 2023-07-07.

Dokumentuaren akzioak