eztei-doinua etiketa duten bideoak
Guilcher 26 Elbete 1965 Eztei-soinuak eta soka-dantza iheskor bat
Eztei bat Elbeten (Baztan - Nafarroa Garaia) eta bertan Maurizio Elizalde txistularia (Martintoneko borda, Arizkun) eta Felix Iriarte atabalaria (Artzea, Arizkun), ezkonkideak laguntzen. Mertxe Galain Ariztia elbetearra (Lekuederrea) eta Arturo Iturralde Irigoien iruritarra (Zurginenea) dira ezkongaiak. Filme hau, 1965an grabatua izan zen Elbeteko eliza inguruetan. Filmaren hasmentan, Maurizio eta Felix ageri dira Elbeteko elizaren kanpo aldean, gonbidatuen eta senargaiaren eta ...