Bideoak
Markina-Xemein: San Migel 1969 ezpata-dantza eta aurreskua
Duela berrogeita hamar urteko Markina Xemeingo San Migel jaietako irudiak ditugu. Goizeko prozesioa eta eguerdi bueltan Arretxinagako eliz-aurrean dantzatzen den ezpata-dantza eta aurreskua ageri zaizkigu. Jaime Albillosek 1969an grabatutako irudiak dira. Xemeingo Santa Maria elizatik Arretxinagako San Migel baselizarako segizioa dago jasota hasieran, Zerutxu dantza taldeko dantzari gaztetxoak, txistulariak, eliz-gizonak, udal ordezkariak eta herritarrak ageri dira. Hasierako irudi horietan ...