Dokumentuaren akzioak
Zaldiekin dantzan
Ikusmina eragin du egunotan zaldi bat eta dantzari bat aurrez aurre dantzan erakusten zituen bideoak. Zaldi dantzariaren irudiak 2022ko maiatzaren 5ean Legazpiko Santikutz jaietan egindako emanaldikoak dira. Ormazarreta zalditegiaren erakustaldian gertatu zen eta ez zen izan zaldiek dantzatu zuten dantza bakarra. Zinta-dantzaren zortzikoaz gain, zinta-dantza bera egin zuten hainbat zaldiren artean eta sevillanak ere dantzatu zituen zaldietako batek. Goierriko Hitzak jasotako informazioaren arabera Ormazarreta zalditegiak urtero egiten du erakustaldia Legazpiko jaietan, eta zalditegi horretan zaldi gainean ibiltzen erakusteaz gainera, zaldiei dantzan ere irakasten diete. Mariano Fernandez eta Marian Lasa dira Legazpik Ormazarrate zalditegiko nagusiak eta zinta-dantzaren zortzikoa dantzatu duen dantzaria Agurtzane Gabiria da. Irudietako batzuk Goierriko Hitzak hartutakoak dira. Zaldiekin dantzan, Legazpi, 2022-05-05.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak